Trikuharry parkea


Natura interpretatzeko zentro bat da eta egoera zailak bizi izan dituzten animaliak artatzeko, sendatzeko eta zaintzeko lan handia egiten dute bertan. Ongi prestatutako leku seguru batean hartzen dituzte animaliak etasendatzen laguntzen diete.

Natura maite duen profesional-talde handi batek lan egiten du bertan; bisitariak naturarekin konektatzea da haien helburua.

Animaliekin elkarreraginean, haurrek eta gurasoek ondo pasa ahal izango dute, eta baita haien munduari buruz pixka bat gehiago ikasi ere. Horrez gain lagunak, familia eta abar txunditu nahi izanez gero, magia ikuskizunak eta magia tailerrak ere egiten dituzte.

Irekita asteartetik igandera 11:00etatik 18:00etara.
Astelehenetan itxita. Tel. +34 601 351 319
San Salvador kalea z/g
31711 Urdazubi/Urdax
Facebook Trikuharry