MUSEOA


Premontretarren ordenak Nafarroako Erresuman eraiki zuen monasterio bakarra izatetik datorkio eraikinari bere berezitasuna.

XVII. mende bukaerako klaustroaren soiltasunak, bere lerroen xalotasunak eta harlanduaren kolore gorri bereizgarriak, agertoki berezia eta ederra aurkezten digute. Interpretaziorako eta erakusketarako espazioa eskaintzeaz gain, klaustroaren gaineko begiratoki batetik multzoaren arkitektura ikusi eta goza dezakegu.

Aretoak XI. mendean hasi zen monasterioaren bilakaera, Donejakue barruko ibilbide zahar hau zeharkatu zuten bidaiarien urratsak eta Urdazubi/Urdax herriaren historia eta bizitzara aurkezten dizkigu; horretarako erromesen ospitale gisa sortu zen garaitik hasi gaur egunera arteko bidaia egitea proposatuz.

San Salvador kalea z/g
31711 Urdazubi-Urdax
Tel +34 948 599 031
otxondo@gmail.com
www.otxondo-urdax.com