MENDIKO IBILBIDEAK


Urdazubi/Urdax herritik abiatuta, ondo seinaleztatutako hainbat ibilbide aurkituko ditugu, hala nola Lezeetako ibilbidea, Otsondottikikoa, Azkarko buelta, Axularren txokoa eta Burdinoletako ibilbidea. Basoetan barneratzea da eskualdea ezagutzeko eta bertako paisaia ederrez gozatzeko modurik onena.

Lezeetako ibilbidea

9km    0m    2:30h   Ertaina

Urdazubi-Zugarramurdi-Sara
Xaretako lezeak (Urdazubi/Urdax, Zugarramurdi eta Sara) bisitatzeko aukera (ordainpeko sarrera) eskaintzen duen ibilbide tematikoa, moxal urdin baten irudiarekin ilustratua.
Ibilbidea Leorlaz auzoan hasten da, Urdazubi/Urdaxen. Ikaburuko lezetik, harrobirako bidea hartuta. Berroberria lezea (jendearentzat itxia) eta San Esteban baseliza igarota, Zugarramurdi herria zeharkatu behar da. Sararako bidea kontrabandisten antzinako bide batetik egiten da, harizti zaharren artean.

Otsondottiki

8,4km    433m    2:10h   Ertaina

Bide honetan, ibaiak zizelkatutako sakanaren ekialdea estaltzen duten mendi-magalak ezagutuko ditugu. Ondoren, lepo batera iritsiko gara Otsondottiki ingurura eta Baztango Donejakue Bidea baliatuko dugu Ikatzateko Borda errekaren gaineko aldetik itzultzeko. Azkenean, Fraideen iturria bisitatuko dugu, eta atseden hartu ahal izango dugu handik gertu dagoen herrigunera itzuli baino lehen. Bidezidor ederra da bailarako bizimoduak, landaredia eta ingurua tapizez estaltzen dituzten basoak gertutik ezagutzeko.

Azkarko buelta

6,9km    485m    1:50h   Ertaina

Herritik Orabideako bidetik irteten da, mendiari buelta osoa eman, tontorrera igo eta haren eta Argandoita mendien artean jaisteko. Emeki hasten da, eta gero pixkanaka maldan gora egiten du. Urdazubi/Urdaxeko eta Baztango bordak lotzen dituzten bidezidorretan barna egingo dugu aurrera, bi herrien arteko mugatik gertu. Elizaguneko bordaren eta Azkarren arteko lepora iritsiko gara, non defentsarako gaztelu bat eraiki zuten, eta, bidezidor eder batetik, azken horren gailurrera iritsiko gara, herria gure oinetan ikusteko. Ondoren, lepora itzuli eta Azkar eta Argandoita artean dagoen errekastotik jaitsiko gara, zeinaren bidez errekaren ibilgua herriraino jaisten den.

Axularren txokoa

5,7km    239m    1:50h   Erraza

Urdazubi/Urdax-Axular-Berroberria / Argandoita-Urdazubi
Argandoita mendiari buelta, Pedro de Aguerre «Axular» euskal idalzearen jaiotetxeko txokoetatik barna.
Urdazubi/Urdaxeko herriko plazan hasten da Ibilbidea (Iribere auzoa). Axularren etxetik abiatu eta mendi magaletik igo behar da. Ehun urteko haritz baten ondotik igaro eta Berroberria harrobira iritsiko gara (lezeetako bidearekin lotura). Gero Etxelekua baserritik Argandoitiko lepora igo eta erreka bazterretik Urdazubi/Urdaxeko hilerriraino jaitsiko gara.

Burdinoletako ibilbidea

3,4km    239m    1:40h   Ertaina

Ibilbide interesgarria eta laburra, «Burdinolako ibilbidea» adierazleekin oso ondo markatuta.
Ibaiaren ibilguari jarraituzegin behar da aurrera, egun euritsuetan edo hurrengoetan lohi samar bihurtzen den bidezidor estu batetik. Hainbatetan zeharkatzen da ibaia, baita errotaren ubidearen gainetik ere, ondo egokitutako zubiei esker.