2024/08/24 Herri kirol jaialdia pilotalekuan eta sardina jatea

Landa eremuko tradizioari lotutako jaialdi hau abuztuan ospatzen dugu.
Adin desberdinetara zuzendutako jarduera ugari prestatu ohi ditugu, plan ezin hobea familia osoarentzat. Antolatutako ekintzen artean eskura izango dituzu musika, euskal dantzak eta Herri Kirolen erakustaldia harri-jasotze, enbor mozketa, trontza, txinga garraio eta abarrekin.
Erakustaldiaren ondoren, bertaratzen direnek sardina-jana eta inguruko sagardo eta produktu tipikoak dastatzeko aukera izango dute.