2025/06/08 Pentekoste eguna

Dantxarineako merkatari eta ostalarien elkarteak antolatuta, urtero ospatzen dugu jardunaldi hau ekainean.
Antzina, Pentekoste astelehena zen muga ireki eta bi aldeetako familiak elkartu zitezkeen egun bakarra. Ospakizun eguna zen beraz. Muga behin betiko ireki zutenean, festa ekitaldia antolatzeari utzi zitzaion. Merkatariak eta ostalariak izan ziren egun hori berreskuratu eta berriro ospatu nahi izan zutenak. Hainbat jarduera antolatzen dira: musika, sagardo eta pintxo dastaketa, puzgarriak, Herri Kirolen erakustaldia eta txu-txu tren batean Dantxarinea ezagutzeko aukera. Jarduera guztiak doakoak dira.
Horrez gain, egun horretan bentetan gastatzeko 1.500 euroko txartela ematen zaio Udaberriko Zozketa Handiaren irabazleari, eta azken hau deskapotable batean ibiliko da saltokitik-saltokira, soinujole baten laguntzaz.

 

Uztailean ospatzen da Ikaburuko lezearen eguna.
Jaiegun honetan, estalaktita eta estalagmiten, kondairazko pertsonaien, gerrillarien eta kontrabandisten unibertsoa ezagutzeko ekintza ugari antolatu ohi dira. Prestatzen den eskaintzaren barruan, artisautza merkatua, historiaurreko bizi tekniken erakustaldia, txalaparta tailerra, magia ikuskizuna, zozketak eta abar daude.
Ikasteko eta egun ederra pasatzeko aukera paregabea da.

 

Abuztuan ospatu ohi dugu jai hau.
Erakustaldiak euskal pilotaren hainbat modalitate izan ohi dira ikusgai: haurren esku-pilota, pala, paleta eta zesta-punta. Modalitate bakoitzak 30 minutuko iraupena du, eta bertan zaleek eta bisitariek hain gurea den kirol hau ezagutzeko aukera izaten dute.
Gainera, partidak eta joko-modalitateak girotzen eta jakinarazten dituen aurkezle bat izan ohi dugu. Erakustaldian bertan patata-tortilla lehiaketa tradizionala ere egiten da, hiru modalitatetan: estilo librea, tradizionala eta kategoria profesionala. Lehiaketa ebatzi ondoren, patata-tortillak dastatzen dira bertako produktuekin batera.
Bertara hurbiltzen den edonork gozatu ahal izango du esperientzia.

 

2025/08/09 Burdinaren eguna

Abuztuko 2. larunbatean ospatu ohi dugu jai hau.
Kabotajea, bela eta arraun bidezko nabigazioari lotutako kultura-ondarea berreskuratzea du helburu. Eta nabigazioarekin zerikusia duten jarduera-programa oso bat eskaintzen du. Besteak beste, Monasterioko abadeari urrezko txanpon batzuen truke burdina eramateko idi-gurdien bidezko garraioaren antzezlana egin ohi da.
Gainera, egun osoan zehar animazioak, ikuskizunak eta sorpresa ugari antolatzen dira: artisautza merkatua, forja erakusketa, Zikiro herrikoia, emanaldiak, dantzaldiak…

 

Landa eremuko tradizioari lotutako jaialdi hau abuztuan ospatzen dugu.
Adin desberdinetara zuzendutako jarduera ugari prestatu ohi ditugu, plan ezin hobea familia osoarentzat. Antolatutako ekintzen artean eskura izango dituzu musika, euskal dantzak eta Herri Kirolen erakustaldia harri-jasotze, enbor mozketa, trontza, txinga garraio eta abarrekin.
Erakustaldiaren ondoren, bertaratzen direnek sardina-jana eta inguruko sagardo eta produktu tipikoak dastatzeko aukera izango dute.

 

2025/09/13 2025/09/14 Ondarearen Europako jardunaldiak
Irailean edo urrian antolatu ohi dugu ekitaldi hau.
Urdazubi/Urdax historia eta kultura aberatsa duen lekua da. Eta Ondarearen Europako Jardunaldietan duen parte-hartzea kulturari eta historiari ematen dion garrantziaren erakusle da.
Hori dela eta, hainbat ekintza antolatzen dira, hala nola bisitak Monasteriora, Klaustrora eta arte-erakusketara; pintura eta eskultura, lezeetako labar-arte aurkikuntza berrien aurkezpena, kobazuloetarako bisita gidatu bereziak, sua lortzeko erakustaldia, silex-taillaketa…
2025/09/19 2025/12/20 Dantxarineako ardo azokak

Merkatari eta ostalarien elkarteak eta Dantxarineako elkarteko kide diren bentek ardoarekin lotutako bi azoka osagarri egiten dituzte urtean zehar.
Iraileko 19tik 28ra lehen ardorean azoka ospatuko dute. Produktu honen zale direnak erosketak egitera hurbiltzeko aukera ezin hobea da. Bentek azokaren kartel tradizionala zintzilikatzen dute promozionatzeko.
Bigarren ardoaren azoka abenduko 20 tik 31era izango da. Ardoa maite dutenek urtero goza dezakete ekitaldi hauez.

 

2025/10/11 2025/10/12 Kontrabandisten lasterketa

Urrian ospatzen dugu ekitaldi hau. Jardunaldi honetan “gau lana” kontzeptua berreskuratu nahi izan dugu, kontrabandista gisa egoera latzean lan egin behar izan zuten guztien oroimenez.
Herri-lasterketa hau bi sexuetako korrikalari esperientziadunek egiten dute. Lasterketa bi probatan banatzen da. Lehenengo probak "Gaueko lanak" du izena.  Herriko bidezidor eta pistetatik egiten den gaueko proba da. 9,5 km luze da eta 600 m positiboko desnibela du. Bigarren probari, ordea, UKL maratoi erdia esaten zaio.
Erabat berritutako ibilbidea da, 22 km-koa, eta 1200 m-ko desnibela duena. Antolatzaileek, ohiko moduan, pintxo eta hirugihar dastaketa eta luncha eskaintzen dituzte.

 

2025/10/20 2025/10/26 Dantxarineako pintxoaren astea

Parte hartzen duten bentek sukaldariek eurek proposatutako bi osagai dituen pintxo berezi bat eskaintzen diete bezeroei.
Aste hau dagoeneko hitzordu bihurtu da 7 egun hauetan esperientzia gastronomiko berezi batez gozatu nahi duten guztientzat.
Azken egunean, sukaldari profesionalek osatutako epaimahai batek pintxo irabazlea aukeratuko du.
Bestalde, bentetan bertan txartel bat betez pintxorik onena aukeratzen duten parte-hartzaile guztien artean, bi lagunentzako asteburua zozketatzen da oso leku berezian.
Horrez gain, Urdazubi/Urdax Dantxarinearen Facebook-eko horman bere ustez pintxo irabazlea zein den esanez iruzkin bat uzten dutenen artean, bi lagunentzako bazkari bat zozketatzen da jatetxe irabazlean.

 

Gure pertsonaia gogokoenaren ohiko desfilea eta kalejira Dantxarinean egiten dira.
Dantxarineako bentak zeharkatzen direnez, bertako soinujolea lagun egiten diogu Olentzerori harrera.