2024/05/20 Pentekoste eguna

Dantxarineako merkatari eta ostalarien elkarteak antolatuta, urtero ospatzen dugu jardunaldi hau maiatzean.
Antzina, Pentekoste astelehena zen muga ireki eta bi aldeetako familiak elkartu zitezkeen egun bakarra. Ospakizun eguna zen beraz. Muga behin betiko ireki zutenean, festa ekitaldia antolatzeari utzi zitzaion. Merkatariak eta ostalariak izan ziren egun hori berreskuratu eta berriro ospatu nahi izan zutenak. Hainbat jarduera antolatzen dira: musika, sagardo eta pintxo dastaketa, puzgarriak, Herri Kirolen erakustaldia eta txu-txu tren batean Dantxarinea ezagutzeko aukera. Jarduera guztiak doakoak dira.
Horrez gain, egun horretan bentetan gastatzeko 1.500 euroko txartela ematen zaio Udaberriko Zozketa Handiaren irabazleari, eta azken hau deskapotable batean ibiliko da saltokitik-saltokira, soinujole baten laguntzaz.

 

2024/05/24 Nafarroako itzulia

Nafarroako egutegiko txirrindularitza proba esanguratsuena da.
Lau etapa eta 600 kilometroko ibilbidea du. Bigarren etapa igarotzen da Urdazubi/Urdaxetik eta munduko lasterketa onenen mailan dagoen etapa motz eta klasikotzat hartzen da, 3.000 metroko desnibelari esker. Ibilbideak Baztango bailara zeharkatzen du. Urdazubi/Urdaxetik hasi eta Bagordin amaitzen da, Otsondo, Irurita, Saldias, Narbarte, Bagordi eta Orabideatik igaro ondoren. Guztira 123 kilometroko izan ohi ditu.
Txirrindulariek gogortasun eta edertasun hitzekin definitzen dute etapa.

 

Uztailean ospatzen da Ikaburuko lezearen eguna.
Jaiegun honetan, estalaktita eta estalagmiten, kondairazko pertsonaien, gerrillarien eta kontrabandisten unibertsoa ezagutzeko ekintza ugari antolatu ohi dira. Prestatzen den eskaintzaren barruan, artisautza merkatua, historiaurreko bizi tekniken erakustaldia, txalaparta tailerra, magia ikuskizuna, zozketak eta abar daude.
Ikasteko eta egun ederra pasatzeko aukera paregabea da.

 

Uztailean ospatu ohi dugu jai hau.
Erakustaldiak euskal pilotaren hainbat modalitate izan ohi dira ikusgai: haurren esku-pilota, pala, paleta eta zesta-punta. Modalitate bakoitzak 30 minutuko iraupena du, eta bertan zaleek eta bisitariek hain gurea den kirol hau ezagutzeko aukera izaten dute.
Gainera, partidak eta joko-modalitateak girotzen eta jakinarazten dituen aurkezle bat izan ohi dugu. Erakustaldian bertan patata-tortilla lehiaketa tradizionala ere egiten da, hiru modalitatetan: estilo librea, tradizionala eta kategoria profesionala. Lehiaketa ebatzi ondoren, patata-tortillak dastatzen dira bertako produktuekin batera.
Bertara hurbiltzen den edonork gozatu ahal izango du esperientzia.

 

2024/08/10 Burdinaren eguna

Abuztuko 2. larunbatean ospatu ohi dugu jai hau.
Kabotajea, bela eta arraun bidezko nabigazioari lotutako kultura-ondarea berreskuratzea du helburu. Eta nabigazioarekin zerikusia duten jarduera-programa oso bat eskaintzen du. Besteak beste, Monasterioko abadeari urrezko txanpon batzuen truke burdina eramateko idi-gurdien bidezko garraioaren antzezlana egin ohi da.
Gainera, egun osoan zehar animazioak, ikuskizunak eta sorpresa ugari antolatzen dira: artisautza merkatua, forja erakusketa, Zikiro herrikoia, emanaldiak, dantzaldiak…

 

Landa eremuko tradizioari lotutako jaialdi hau abuztuan ospatzen dugu.
Adin desberdinetara zuzendutako jarduera ugari prestatu ohi ditugu, plan ezin hobea familia osoarentzat. Antolatutako ekintzen artean eskura izango dituzu musika, euskal dantzak eta Herri Kirolen erakustaldia harri-jasotze, enbor mozketa, trontza, txinga garraio eta abarrekin.
Erakustaldiaren ondoren, bertaratzen direnek sardina-jana eta inguruko sagardo eta produktu tipikoak dastatzeko aukera izango dute.

 

Urrian egin ohi dugu ekitaldi hau. Burguete arrazako Zaldi Lehiaketan parte hartzeko zaldi kopuru handiena duten abeltzain kopuru jakin bat biltzea da helburua.
Burguete zaldi-arrazak ospe handia du bai laneko animalia gisa, bai elikagai gisa ere. Galtzeko arriskuan dago, eta arraza berreskuratzeko eta kontserbatzeko programa bat hastea erabaki da. Zaldi lehiaketa hamahiru kategoriatan banatuta dago eta sari banaketa du. Gainera, artisautza azoka, arrazako behien erakusketa eta moxal dastaketa ere izaten dira egun honetan.

 

Parte hartzen duten bentek sukaldariek eurek proposatutako bi osagai dituen pintxo berezi bat eskaintzen diete bezeroei.
Hamabostaldi hau dagoeneko hitzordu bihurtu da 15 egun hauetan esperientzia gastronomiko berezi batez gozatu nahi duten guztientzat.
Azken egunean, sukaldari profesionalek osatutako epaimahai batek pintxo irabazlea aukeratuko du.
Bestalde, bentetan bertan txartel bat betez pintxorik onena aukeratzen duten parte-hartzaile guztien artean, bi lagunentzako asteburua zozketatzen da oso leku berezian.
Horrez gain, Urdazubi/Urdax Dantxarinearen Facebook-eko horman bere ustez pintxo irabazlea zein den esanez iruzkin bat uzten dutenen artean, bi lagunentzako bazkari bat zozketatzen da jatetxe irabazlean.

 

2024/12/20 2024/12/31 Dantxarineako ardo eta gazta azoka

Merkatari eta ostalarien elkarteak eta Dantxarineako elkarteko kide diren bentek ardoarekin eta gaztarekin lotutako bi azoka osagarri egiten dituzte urtean zehar.
Apirilean ardo eta gaztaren azoka ospatu ohi dugu. Produktu horien zale direnak erosketak egitera hurbiltzeko aukera ezin hobea da. Bentek azokaren kartel tradizionala zintzilikatzen dute promozionatzeko.
Bestetik, abenduan, ardoaren azoka bakarrik egin ohi da. Ardoa maite dutenek urtero goza dezakete ekitaldi hauez.

 

2024/12/21 2024/12/28 Magia eta musika Dantxarinean

Ekitaldi hau Dantxarineako bentetan egin ohi da abenduan Trikuharry Parkeko profesionalen eskutik.
Urdazubi/Urdaxek historia, edertasuna, natura, hurbiltasuna, konfiantza, tradizioa eta zergatik ez, magia ere eskaintzen ditu.
Aukera ezin hobea da magia horretaz gozatzeko, etxeko txikienetatik hasi eta adinean aurreratuta daudenetara.