IKABURUKO LEZEA


Urtxume ibaiaren etengabeko higadurari esker sortu zen duela milaka urte. Lezea ezagutzeko modu bakarra den bisita gidatuaren bidez bere galerietan barneratuta, estalaktita eta estalagmiten unibertso magiko batean murgilduko zara eta antzina lezean ibili ohi ziren kondairazko pertsonaien, gerrillarien eta kontrabandisten irudiak iradokiko zaizkizu bertan.

Goi Paleolitoko aztarnategi hau Nafarroako historiaurreko aztarnategi garrantzitsuena da. Gizakia mendi hauetan bizi zen jada 20.000 urte atzerago, egun baino latzagoa eta ezatseginagoa zen ingurunean, eta leze hauetan babesa eta segurtasuna bilatzera behartuta egoten zen maiz. Paleolito Aroan ez ziren artean metalezko tresnak (brontzea, kobrea edo burdina) ezagutzen, eta beharrezkoa zen etxeko tresnak eta ehizarako zein norbere burua babesteko armak harriz egitea.

Urdazubi/Urdaxeko hainbat ikerketa arkeologikotan agertu diren zizelek, labanek, marruskek, silexez egindako arpoiek, hezurrezko josteko orratzak, janari-hondarrek eta giza ehorzketa baten hondakinek erakusten dutenez, Paleolitoko gizakia lur hauetan bizi izan zen duela 10.000 urtetik orain 20.000 edo 30.000 urte arte. 1808an izan zen lehenengoz leze honen berri, hartan independentzia batailetatik ihesi zihoazen gizon-emakumeek aterpe gisa erabili baitzuten. 1965etik aurrera, erakargarri turistiko gisa ezagutzen hasi zen. Gaur egun, Urdazubi/Urdaxeko Udalak du haren jabetza, eta turismoarako zein natura maite dutenentzako leku erakargarri eta interesgarri bihurtu du.

Edertasun handiko naturagunea da, mendeetan zehar lurraren erraietan irekia egon dena. Ur tanta ñimiño batek, bere apaltasunean, lurra milaka urtez zulatu eta gisa honetako leku miresgarria sortzeko gaitasuna omen du, egungo gizakiaren gozagarri.

SARRERAK ONLINE EROSTEA + INFORMAZIOA
www.cuevasurdax.com

Leorlas auzoa z/g
31711 Urdazubi-Urdax
Tel. +34 948 599 241
info@cuevasurdax.com