Errota


XII. eta XIII. mendeetan zehar, Urdazubi/Urdaxeko monasterioko monjeek kanalak eta zubiak eraiki zituzten (hain zuzen, “ur” eta “zubi” hitzen elkarketatik datorkio herriari Urdazubi izena) eta baita errota bat ere, burdina lantzeko eta alea ehotzeko.

Arpilatze eta sute ugari jasan dituen arren, errota egoera ezin hobean dago XVIII. mendean berreraiki zutenetik. Izan ere, XVIII. mendetik aurrera baino ez zen bertako baserriei zerbitzua ematen eta garai hartan errotariak lakariko saskia jasotzen zuen bere lanagatik.

Gaur egun, bisitariak aukera du errota martxan ikusteko. Herri osoa zeharkatzen duen urak indarrez prentsatzen ditu harriak, eta zehaztasunez emandako buelta bakoitzean, gari-irina eta arto-irina sortzen ditu. Hainbat sute eta gerrako hondamendiak jasan arren, errota egoera ezin hobean dago.

Bisitan bertan, 1901etik 60ko hamarkadara arte Urdazubi/Urdax eta Ainhoa (mugaren beste aldean) herrientzako elektrizitatea sortzen zuen zentral elektriko zahar bat ere ikus daiteke.

Bisita Urdazubi/Urdaxeko Turismo bulegotik abiatzen da.
San Salvador kalea z/g
31711 Urdazubi-Urdax
Tel. +34 948 599 070
turismo@urdax.es